}

Dortoken misterioa argitu da

1990/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Dortokak lehorrean jaiotzen dira, baina ondoren itsasora sartu eta milaka kilometro egiten dituzte elikagai-lekuetara iritsi arte. Bidaia egiteko zer-nolako gida-sistema erabiltzen duten ezezaguna izan da orain arte. Baina Florida-ko unibertsitateko biologo-talde batek misterioa argitu egin du.

Horretarako dortoka jaioberriak kaxa zirkularretan sartuta itsasoratu dituzte eta bertan dortokakumeen higidurak ikertu dituzte. Dortokakume guztiak olatuen norantzaz baliatzen dira higitzeko eta gainera, itsasoa bare dagoenean zirkuluak deskribatuz higitzen dira.

Higitzeko gida-sistema hau ibaietako zenbait barek eta karramarrok erabiltzen zuela ezaguna bazen ere, gida-sistema honetaz baliatzen zen itsas animaliarik ez zen ezagutzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia