Dortokaren eboluzioa
1995/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ondoko oskolak 210 milioi urte ditu. Halaber, garai berekoa behar du izan oskolaz babesten zen dortokak. New Yorkeko paleontologoek bertan aurkitu zutenez, gaur egungo Argentinan bizi izan zela jakin dugu. Triasikon eman zituen lehen urratsak dortoka horrek, baina oraindik bide luzea egin beharko du.
Dortoka zaharraren ezaugarriak aztertuta izan ere, narrasti horiek eboluzioan zehar garatu dituzten defentsa-sistemak eta aldaketak ikertuko dira. Metro erdiko diametroko oskola zuen dortokak eta ia-ia osorik aurkitu dute. Horrek asko erraztuko ditu ikerketak, besteak beste Alemanian aurkitu ziren garai beretsuko beste narrastiekin erkatu ahal izango delako.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia