}

Donostiako injineru-eskolan klaseak euskaraz

1991/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

J.M. Rodriguez Ibabe.

Donostian Injineru Tekniko edo Perito-Eskolan duela urte batzuez gero asignatura batzuk euskaraz ematen bazituzten ere, Goi-Mailako Injineru-Eskolan orain arte euskaraz ez dute ezer irakatsi. Iazko abenduaren 3az gero ordea, oztopo administratiboak gorabehera laugarren urteko 30en bat ikasleri Jose Mari Rodriguez Ibabe irakasleak Metalurgia gaia euskaraz ematen die. Ikasle euskaldunek zuzendaritzari egindako presioari eta Jose Mari Rodriguez jaunaren lanari esker lortu da emaitza hau.

Bide batez esan beharra dago aipatutako irakasleak metalurgiaren arloan lan bikainak dituela argitaraturik. Bere liburu nagusiak Elhuyar-en argitaratutako Materialen portaera elastikoa eta plastikoa eta Hausturaren mekanika izenekoak dira. Azken liburu honen parekorik gaztelaniaz ez dagoela ere azpimarragarria da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia