}

Doñanako parkea bere onera ekartzeko lanak gelditurik

1999/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

GREENPEACE

Jadanik zenbait hilabete iragan dira Doñanako Parke Naturaleko Aznalcollar herrian isurketa toxikoa gertatu zenetik, eta ekosistema bere onera ekartzeko lanek ia-ia ez dute aurrera egin. Orain arte garbiketa-lan batzuk besterik ez dira egin, kaltetutako zonaren hasierako inpaktua murrizteko. Auzitegietako salaketak aurrera darrai, baina aseguruak ez du erantzun oraindik eta Boliden Apirsa enpresa nekazarien uzta erostera mugatu da.

Iragan urtarrilaren 13an enpresak meategia irekitzeko eskatuz txosten bat aurkeztu zuen, baina Doñanako Patronatuak dio instalazioek ez dutela ingurugiroaren segurtasuna bermatzen eta ez dagoela larrialdi-planik, eta, beraz, ez dela beste istripu bat gertatzeko arriskua ezabatu. Instalazioak oraindik itxirik daude, lehen Boliden Apirsa enpresak abenduan irekitzeko asmoa bazuen ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia