DNA nanoteknologian erabilgarri

2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

DNA berez antola daiteke, ondo definitutako nanoegiturak eratuz. Ezaugarri hori gailu mikroskopikoak egiteko edo materiala zuzenean mikrometroa baino eskala txikiagoan egituratzeko erabil daiteke.

Hiru dimentsioko DNA objektuak klonatzeko arazoak izan dituzte zientzialariek, polimerasek kopiatzea eragozten baitzuten. Baina hori ez da nanoeskalan agertzen den oktaedroaren kasua. Molekula horrek oligonukleotidoen aurrean oktaedro erregularraren forma hartzen du, 22 nanometroko diametroa du, eta propio diseinatu ahal izan dute. Horrek nanoteknologian erabili ahal izateko aukerak gehitzen ditu.

Hori lortzeko, gainera, lagungarria izango da DNAren oinarrizko ezaugarri bat, polimerasa bidezko anplifikazioa. Anplifikazio horrek neurri handiko ekoizpena eta sekuentzien eboluzio gidatua errazten ditu.