}

DIPC10: Natura, materia eta biziarekiko grina

2010/09/29 Urruzola Arrate, Manex - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kursaaleko Kubo aretoa leporaino bete zen atzo, Passion for Knowledge hitzaldi-sortaren bigarren emanaldian.Bezperan, DIPCren 10. urteurreneko ospakizunen hasiera-ekitaldian, zientzia eta teknologiak medikuntzaren arloan egindako ekarpenaknagusitu baziren, atzokoan fisika eta kimika izan ziren protagonista; eta natura,materia etabiziarekiko grinanabarmendu ziren.

Lau hizlariizan ziren taulagainean: Juan Ignacio Cirac fisikaria eta 2006ko Asturiasko Printzea sariduna, Jean Marie Lehn eta Richard Ernst kimikako Nobel saridunak eta Sylvia Earle National Geographic elkarteko kide eta 2009ko TED sariduna.

Fisika kuantikoari buruz aritu zen Juan Ignacio Cirac. Egunero erabiltzen direngailuelektroniko askok mekanika kuantikoari esker funtzionatzen dutela azaldu zuen: laserrak, konputagailuek etatelebista ekipoek, adibidez. Dena dela,etorkizunean mekanika kuantikoaren teoriak aplikazio guztiz berriak ekar ditzakeela iragarri zuen. Horren adibide gisa aipatu zituen konputazio kuantikoa eta kriptografia kuantikoa, nahiz eta gailu horien egungo egoera esperimentala oraindikdezente hobetu behar dela onartu zuen. Hala ere, nabarmendu zuen egungo erronkanagusia ez dela gailu kuantikoak sortzea, mundu kuantikoa ulertu eta menderatzea baizik, aplikazioak gero etorriko direlakoan. "Nanometrotikharatago salto egiten badugu, oraindik guztiz ulertzenez ditugun propietateak agertzen dira, eta hori ulertzeak aukera berri asko sor ditzake", baieztatu zuen.


Juan Ignacio Cirac-en hitzaldia.
(Bideoa: DIPC)

Kimikari eta, oro har, zientziari buruzko gogoeta kontzeptualak aurkeztu zituenJean-Marie Lehnek bere hitzaldian.Kimika materia bizigabearen molekuletatik organismo bizia osatzen duten molekula konplexuetaraino doan zubiadelaazaldu zuen,fisikatik biologiara doan bidea. Molekula-multzoen eraketa kontrolatuak eta arkitektura antolatuen sorkuntza diseinatzeak eskainiko dituenabantaila eta aukera zabalez hitz eginzuen,besteak beste. Bere ustez, "kimikaren helburua ez da aurkikuntza, sorkuntza baizik". Kimika "materiaren artea" bezala definitu zuen.


Jean-Marie Lehn-en hitzaldia.
(Bideoa: DIPC)

Erresonantzia magnetikoak gaur egun dituen aplikazio-eremu ugariez aritu zen Richard Ernst: egoera solidoko fisikaz, kimikaz, molekulen biologiaz edo garunaren jarduerak irudikatzeko teknikez, besteak beste.Ibilbide profesionalari buruzko azalpenean bere bizitzako pasarteak ere tartekatu zituen, umoretsu. Zientziak eta arteak jakin-minean eta sorkuntzan bat egiten dutela adierazi zuen, besteak beste. Erdialdeko Asiako pinturarekiko bere zaletasunaagertu zuen, eta artea zientziaren osagarriadela eta zientziak behar bezala landu ezin ditzakeen giza eremuetara iristen delairitzi dio. Edozein ahaleginakademikok mundu hobea eraikitzea funtsezko helburu behar lukeelaere aldarrikatu zuen.


Richard Ernst-en hitzaldia.
(Bideoa: DIPC)

Azkenik, ozeanoaren azterketan teknologia berriak erabiliz aro berri bat hastearen garrantziazjardun zuen Sylvia Earlek; haren iritziz, funtsezkoa da ozeanoen kimikan, biodibertsitatean eta itsasoko ekosistemaren osaeran eta egituran gertatu diren aldaketak ulertzeko. Arazo larriez arduratu behar dugula ohartarazi zuen: berotze global azkarraz, itsas maila igotzeaz eta ozeanoak azidifikatzeaz, besteak beste.


Sylvia Earle-ren hitzaldia.
(Bideoa: DIPC)

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia