}

Diodo merkeagoa eta eraginkorragoa

2003/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Argia uhin-luzera egokian igortzen duten galio artseniurozko diodoak egitea lortu dute. Horri esker, zuntz optiko bidezko telekomunikazioak orain baino merkeagoak, azkarragoak eta errazagoak izatea espero dute.

Galio artseniurozko diodoak besteak baino merkeagoak dira, baina igortzen zuten argiaren uhin-luzeragatik, distantzia laburreko komunikazioetan baino ezin ziren erabili. Yale Unibertsitateko ikertzaileek, ordea, arazo hori gainditzea lortu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia