"Composite"ak industrian aplikatzeko bidean

EEEko zenbait programatan herrialde desberdinen arteko kolaborazioa bultzatzen da. Programa hauetako batean Euskal Herria, Portugaleko Oporto eta Akitania elkarlanean jarri nahi dira.

"Composite"ak industrian aplikatzeko bidean


Programaren helburua goi- eta erdi-mailako teknikariei "composite"en teknologiaz eta aplikazioaz berri ematea da. Horretarako iraupen luzeko ikastaroak (250 ordu baino gehiago bakoitzak) antolatuko dira beste ekintza batzuen artean.

INASMET euskal zentrua da ikastaroak emateko ardura izango duena. Europako Fondo Sozialak ikastaroen kostuen %50 ordainduko du. Gainerakoa aipatutako herrialde bakoitzeko Administrazio Publikoen artean ordainduko dute. Beraz, Eusko Jaurlaritzak, Lansailaren bidez, parte hartuko du programa honen finantzazioan.

"Composite"zko materialen aplikazio-eremua oso zabala da, hala nola, automobilgintza, kirol-artikuluak (tenis-arraketa, karbono-zuntzezko bizikletak, arrantzarako kanaberak), kontsumo-ondasunak, eraikuntza, aeronautika, etab. Beste abantaila batzuen artean, "composite"ek duten erresistentzia, zurruntasuna eta propietate mekanikoak altzairuen antzekoak badira ere, pisua askoz ere txikiagoa da. Adibidez, automobiletan pisua 100 kg murriztea eta kontsumoa hobetzea lortu da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Materialak