}

CEIT-IK4k tresna bat diseinatu du entzumen-arazoak dituzten pazienteak operatzeko

2010/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

CEIT-IK4k tresna bat diseinatu du entzumen-arazoak dituzten pazienteak operatzeko
2010/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: Nafarroako Unibertsitate Klinika)

Zirujauei doitasun handiagoz lan egiteko aukera ematen die garatutako tresnak

Tresna berri bat garatu dute CEIT-IK4ko ingeniariek eta Nafarroako Unibertsitate Klinikako medikuek barne-belarria doitasun handiz operatzeko, eta ebakuntzak entzumenean eragin ditzakeen kalteak txikitzeko.

Mikromaneiagailu berezi bat da, kokleako inplanteen ebakuntzetarako bereziki egokia dena. Zehazki, mikromaneiagailuaren helburua da zirujauari laguntzea dimentsio txikiko eta sentikortasun handiko gorputz-ataletan, kasu honetan, barne-belarrian. Hatz txiki bateko azazkala baino txikiagoa da barne-belarria, eta oso egitura mehea eta hauskorra da.

Mikromaneiagailuak aukera ematen du horrelako ataletan ebakuntzak zehaztasunez egiteko, kalterik eragin gabe. Bi zati ditu; bietako batek euskarri-lana egiten du beste zatiarentzat, eta, horretarako, pazientearen hezur tenporalari ainguratzen zaio torloju baten bidez; beste zatiak ebakuntzarako beharrezkoak diren fresaketa-tresnak ditu lotuta. Horien bitartez, zirujauak zulo bat egiten du pazientearen hezur tenporalean, barne-belarrira iristeko. Gainera, pieza metaliko malgu bat du erdialdean, zirujauak kontrol eta doitasun handiagoz egin dezan fresaketa, eskuaren berezko bibrazioak apaltzen baititu.

1
264
2010
5
003
Teknologia; Medikuntza
Albisteak
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia