"CATIA", CAD/CAM sistema aurreratuena Usurbilen
1989/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Usurbileko Lanbide-Eskolako irakasle diren Balere Barrerok eta Joan Mª Jurramendik urte batzuk daramatzate marrazkigintza teknikoaren alorra jorratzen. Marrazkigintza teknikoak eduki duen eboluzioaren mutur aurreratuenean ibili dira bi gizon hauek. Une honetan CAD/CAM sistemak direla eta, Administrazio Publikotik lortutako dirulaguntzaren bidez CAD/CAMerako munduan dagoen sistema aurreratuenetakoa eskuratu dute.
B. Barrero eta J. M. Jurramendi.Sistema honen ezaugarriak hauexek dira:
- Bi lanpostu
- CATIA izeneko softwarea
- IBM 6150 ondoko ezaugarriekin:
- 12 MB-ko RAM memoria
- 500 MB-ko hiru disko gogor
- 5080 grafiko-lanpostua, bereizmen altuko pantailarekin, funtzio-teklatuekin, dialekin, taula grafikoekin eta inprimagailuekin.
- Zenbakizko kontroleko tornua eta fresatzeko makina.
- DIN-AØ tamainako orrialdeak lantzeko plotterra.
Zerbitzu hau enpresara zuzenduta dago eta lan konkretuekin batera, aholkularitza, formazioa eta difusioa ere landuko dira. Beraz zerbitzu integrala eskainiko da.
Sistemaren indarra eta erabiltzaileen trebetasuna ikusteko aukera izan dugu. Zuek nahi baduzue, Usurbileko Lanbide-Eskolara jo; ondoko helbidera: “Zubieta auzoa z/g 20170 Usurbil” Tel. (943) 364600 - 361794.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia