Carlos Redondo

1999/12/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Carlos Redondo Ordizian jaio zen. Aristrain Fundazioaren beka bat zela medio, ikasketak Donostiako Injineru Eskolan egin ahal izan zituen. Bukatu bezain laster, eskolak ematen hasi zen Goierriko Eskolan. Hurrengo ikasturterako,
1973. urterako, Arrasaten zegoen, Eskola Politeknikoan irakasle. Ikerlan inauguratu zenean han zegoen ordiziarra.

"25 urte daramatzat Ikerlanen. Hasi nintzenean ikerkuntza egiten nuen. Gero, departamentu baten zuzendaritza hartu nuen, ondoren espezialitatez aldatu eta lerro berriak irekitzeko lanean parte hartu nuen, gero zentroaren zuzendaritza-zientifikoaren ardura eman zidaten eta, orain, zentroaren zuzendaritza daramat.
Ez daukat beste enpresa-eskarmenturik, baina nik uste ikerkuntza-lana pozgarria dela; batez ere lan horren ondorioz zentroa aurrera doala, arazoak
arazo haziz doala, ikusten denean. Pozik nago, bai pertsonalki egindako lanagatik eta baita Ikerlanek osatu duen bideagatik".