CAF-Elhuyar zientzia-<br>-dibulgaziorako sariak berriz martxan

2002ko deialdia abian da dagoeneko, eta artikuluak idazteko epea azaroan amaitzen bada ere, ez utzi lana azkenerako eta animatu. Zure artikuluaren zain gaude.

CAF-Elhuyar zientzia-<br>-dibulgaziorako sariak berriz martxan


Eta gogoratu zientzia arlo zabala dela eta orotariko gaiak aurkezten direla CAF-Elhuyar sarietara. Joan den urtean lehen saria klonazioaren etikotasunaren inguruko artikulu batek irabazi zuen, eta bigarrena, berriz, punta-puntako fisikak.

Aurtengo deialdian, hiru sari eta gazteentzako sari berezia daude jokoan. Hurrenez hurren, 900, 450 eta 300 euroko sariak izango dira; gainera, 300 euroko sari berezia emango zaio 25 urtetik beherako idazleen artikulu onenari.

CAF-Elhuyar sariak 1994an sortu ziren Beasaingo CAF enpresak eta Elhuyar Kultur Elkarteak eraginda. Zientzia-gaien dibulgazioa, oro har, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz abiatu ziren sariek dagoeneko oihartzun handia dute, eta euskaraz idazten duten zientzialarien edo kazetari zientifikoen erreferentzia ere bilakatu dira.

Oinarrien berri jakiteko eta aurreko urteetako artikulu irabazleak irakurtzeko egin klik hemen .

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Sariak