}

CA-Traps: softwarearen analisirako erreminta

1991/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

CA-Traps-ek duen gordeketa eta erreprodukzio automatikorako sistemak, proba-kopuru handia diseinatu eta nahi adina aldiz exekuta erazteko ahalmena ematen dio.

Erreminta honen aplikaziorik nagusiena edozein enpresa edo departamentuk sortutako softwarearen kalitatea automatikoki, hau da, gizakiak parte hartu gabe, kontrolatzea da.

CA-Traps-ek duen gordeketa eta erreprodukzio automatikorako sistemak, proba-kopuru handia diseinatu eta nahi adina aldiz exekuta erazteko ahalmena ematen dio.

Analizatutako softwarearen funtzionamendu-akatsen detekzioa, espero zen erantzuna eta programak emandakoa konparatuz egiten da. Probaren amaieran zehaztuko dira aurkitutako akatsak eta sistemak emandako erantzun-denborak.

Programa edo aplikazio baten funtzionamendua aztertzeko burutzen diren analisiak alda daitezke pantaila-editore bat erabiliz. Erreminta honek eskaintzen duen beste aukera bat probak kateatzea da, honek dakarren denbora-aurreratzeaz aprobetxatuz.

CA-Traps-ek PC eta bateragarrietan korritzen du, baina erabilera beste konfigurazio batzuetara ere heda daiteke. Komunikazio-txartel egokia erabiliz sistema handitan garatutako softwarea ere egiazta daiteke.

Produktu berri honek fitxategien kodeketa eta hitz gakoen bidezko babesa ere eskaintzen du, burututako proben konfidentzialtasuna bermatzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia