}

Britainia Handiko plana ardien gaitzari aurre egiteko

2002/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Britainia Handian, scrapie gaitzarekiko erresistenteak diren ardiak aukeratzeko egitasmo bat jarri dute martxan. Zientzialarien ustean, gakoa proteinak tolesteko era kontrolatzen duen gene batean dago. Nonbait, garuneko gaitza gaizki tolestutako prioiek sortzen dute, eta tolestatze hori kontrolatzen duen genearen 15 motatatik bat da scrapiearen aurrean erresistentzia ematen duena. Genearen aldaera hori duten ahariak aukeratzeko, astean hamar mila ardiren odola analizatzen dute. Gero, ahari horiekin estaltzen dira ardiak eta, horrela, Britainia Handiko artaldeak erresistenteagoak bihurtu nahi dituzte.

Egitasmoa ganaduzaleei laguntzeko plan orokorrago baten barruan dago. Hain zuzen, ganaduzaleek abereetan bilatzen dituzten beste ezaugarri batzuk lortzeko ere ari dira erabiltzen test genetikoak, hala nola, haragi samurra duten txerriak edo oilo emankorrak lortzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia