}

Brasilgo sabana ere desagertzeko arriskuan

2004/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ekologistek salatu dutenez, oihana baino azkarrago ari da desagertzen sabana.

Brasilgo oihana suntsitzeak kezka handia sortzen du. Talde ekologistek salatu dutenez, ordea, oihana bera baino azkarrago ari da desagertzen sabana. Nonbait, nekazariek soja, kotoia eta garia landatzeko erretzen dute sabana, baina, horrekin batera, sabanaren biodibertsitatea arriskuan jartzen ari dira. Neurririk hartu ezean, sabana 2030erako desagertuko dela uste dute ekologistek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia