}

Bitxikeria

1992/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Irudiko antenaren diseinua xelebrea denik ezin ukatu; lore-edo eguzki-itxura bait du. Alabaina, forma horren arrazoia ez da diseinu postmodernoaren ondorio; doitasun-premien ondorio baizik. Komunikazio-radar baten antena da eta hortzez jositako ertzari esker, ertzaren inguruan sortzen diren interferentzi arazoak asko txikiagotu dira. Antena estandar zirkularretan seinalea sakabanatu egiten da ertzean potentziala bapatean zero egiten denean, eta interferentzia handiak sortzen dira. Diseinu berriak interferentzi maila asko txikiagotzen du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia