}

Birziklapena alor guztietan

1992/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Frantzian zenbait automobil-fabrikatzailek birziklapenari ekin dio. Gaur egun, Renault eta Peugeot-Citröen dira zerbait birziklatzen dutenak. Hain zuzen automobilen paratxokeak berreskuratzen dituzte.

PSA-k (Peugeot-Citröen etxeak) ibilgailu biltzaile-xehetzaile bat dauka paratxokeak xehetzeko. Ibilgailu honek orduoro 500-700 paratxoke xehetu eta bidaia bakoitzean 1.000 baino gehiago garraia ditzake.

Renaulten ibilgailu ehotzaileak xehetutakoa hauts bihurtzen badu ere, PSA-renak ez du horrenbeste xehetzen eta gainera ia paratxoke berriak besterik ez ditu biltzen. Iharduera hau, oraindik oso urruti dago ibilgailu zaharrak erabat birziklatzetik. Hala ere, PSA-k gai honi heldu nahi omen dio eta horretarako txatarra-konpainia frantsesarekin batera ikerketak egiten hasi dira. Lyon-dik hurbil dagoen Saint-Pierre-de-Chandieu herrian zentru pilotu bat zabaldu berri dute eta laster beste 17 zabaltzea espero da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia