}

Bioteknologia banatzeko aldarrikapena

2000/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

6 herrialdetako zientzi erakunde nazionalek nekazaritzan erabilitako bioteknologia herrialde pobreen esku jartzeko aldarrikapena egin dute.

India, Mexiko, Brasil, Txina, Britainia Handia eta Estatu Batuetako zientzi erakunde nazionalek eta Triesteko Hirugarren Munduko Zientzi Akademiak elkarlanean eginiko txostena plazaratu dute. Bertan, multinazionalek garatutako bioteknologia garapen bidean diren herrialdeekin banatzeko eskatu dute.

Esaterako, labore transgenikoen kontura dirutza ikaragarriak irabazten ari diren multinazionalei herrialde haietako klima- edo gazitasun-baldintzetan ongi haziko diren haziak garatzea proposatu diete. Hain zuzen, irabazi horien zati bat hirugarren munduko herrialdeentzako produktuak garatzen erabiltzeko eskatu dute.

Multinazionalen erantzuna berehalakoa izan da. Monsanto konpainiak, adibidez, arrozaren genomarekin horixe bera egiteko asmoa duela adierazi du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia