}

Bigarren material gogorrena

2002/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Jakina denez, diamantea da ezagutzen den materialik gogorrena. Ikertzaileak, ordea, material are gogorragoak lortzen saiatzen ari dira. Oraindik ez dute diamantea gainditzea lortu, baina bigarren postua eskuratu duen materiala aurkeztu dute AEBetako Los Alamos laborategikoek: boro nitruro kubikoa.

Hori egiteko, boro purua disolbatu dute 2.000 °C-tik gorako tenperaturan urtutako boro oxidoan, eta gero presio atmosferikoa baino 5.000 aldiz presio handiagoan konprimitu dute. Nahiko metodo merkea da; beraz, hainbat aplikaziotan boro nitruro kubikoak diamantea ordezkatuko duela uste dute ikertzaileek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia