}

Bidaliko al da zundarik Plutonera?

2001/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Diru-kontuak direla eta, iaz NASAko planak berraztertu behar izan ziren. Marten galdutako bi zundaren kostuak orduan hartutako erabakiekin zerikusia du. Horrela, planeta hori ikertzen jarraitu ahal izateko, Plutonerantz zunda bat bidaltzeko misioari uko egin behar zitzaion. Baina hainbat zientzialarik ez zetozen bat hartutako erabaki horrekin.

Orain, NASAk beste konponbide bat proposatu du. Alde batetik, Plutongo misioaren bi aurreproiektu aukeratu ditu, 2004an martxan jar litezkeenak. Bestetik, Kongresuari dirua eskatuko dio NASAk. Baina zergak jaitsi direnez, aurten horrelako proiektuetarako diru kopurua murriztu egin da. Gainera, agentziak ez dio gobernuari lehentasunak aldatzeko eskatuko. Hala eta guztiz ere, dirua onartzen bada, NASAk bi proiektuetatik bat aukeratuko du Plutongo misioa prestatzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia