}

Beste itsas animalia bat

2001/05/25 Elhuyar Zientzia

Itsasoko uretan milaka animalia-espezie bizi dira eta, hemendik aurrera, beste lagun bat izango dute: itsas sagua. Scripps Ozeanografia Instituzioak itsaspean erabili ahal izateko ordenagailuaren sagua asmatu du. Horrela, itsaspekariek uretako ordenagailuen pantailan ohiko eragiketak erraz egingo dituzte, adibidez, hitz batean klik egin, irudia handitu edo artxiboa gorde.

Orain dela gutxi, itsaspeko argazki digitalen bidez koralezko arrezifeen osasuna aztertzeko erabili dute sagu berri hori.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia