Berotze globala ikertzeko tresnak zorrozten

Estratosferaren eragina kontuan hartzen duen eredu estatistikoa egin du AEBetako ikerketa-talde batek.

Berotze globala ikertzeko tresnak zorrozten


Troposferako tenperaturaren joera ezagutzeko, estratosferaren eragina kontuan hartzen duen eredu estatistikoa egin du AEBetako ikerketa-talde batek. Eredu horrek berotze globalaren gaineko azterketen emaitzak bateratzen lagunduko du.

Izan ere, lurrazaleko termometroek aditzera ematen duten tenperatura-igoera askoz ere handiagoa da mikrouhinen bidez sateliteek neurtzen duten troposferaren beroketa baino. Estratosferak troposfera hozteko duen joera kontuan izanik, sateliteen neurketak eta lurrazalekoak uztartu ahal izango dira.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena