Elhuyar zientziaren komunikazioa

Berotegi-efektuko gasen isurien mugak malgutu ditu Trumpen gobernuak

2019/06/20 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

berotegi-efektuko-gasen-isurien-mugak-malgutu-ditu
Floridako instalazio industrial bat. Arg. Jabego publikoa

Berotegi-efektuko gasen isurketari buruzko plan berria iragarri du EPAk, AEBetako Ingurumena Babesteko Sailak. Haren arabera, estatu bakoitzak aukera izango du isuriei mugak eta helburuak jartzeko.

Planak atzera botatzen du Obamaren plana. 2030erako, isurketak 2005eko mailarekiko % 32tik behera murriztea zen haren helburua, eta, hori lortzeko, estatu bakoitzak bete beharreko neurriak ere zehazten zituen. Besteak beste, eraginkortasun energetikoa areagotzera ez ezik, ikatza energia-iturri berriztagarriekin ordezkatzera behartzen zituen instalazio industrialak. Gainera, karbono dioxidoa atmosferatik erauzi eta metatzeko teknologiak garatzeko asmoa ere aipatzen zen.

Obamaren plana ez zegoen oraindik martxan, aurrera eramateko legediak moldatu behar baitziren. Orain, baina, dena bertan behera geratu da. Hala ere, berotegi-efektuko gasen isuriak berez gutxitu dira azken hamarkadan, batez ere, ikatzaren ordez, beste energia-iturri merkeago eta eraginkorrago batzuk erabili dituelako industriak, hala nola gas naturala eta berriztagarriak. AEBetako Informazio Energetikoaren Sailaren arabera, 2005-2017 tartean, % 28 murriztu dira elektrizitate-industriaren isuriak.

Horrenbestez, plan berriak industriei bere horretan jarraitzeko aukera ematen diela salatu dute Trumpen asmoaren aurka dauden zenbait adituk. Alabaina, iaz, azken lau urteetan lehen aldiz, elektrizitate-industriaren isuriak hazi egin direla ohartarazi du Zientzialari Arduratsuen Elkarteak. Trumpen gobernuak iragarritako planaren aurka azaldu dira, elkarte hori bezala, baita ingurumen-arloan dabiltzan beste zientzialari asko ere.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia