Beroa neurtzeko nanotermometroak
2004/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Japoniako ikertzaile-talde batek 323 eta 823 kelvin arteko tenperaturak neurtzeko gai den nanotermometroa garatu du. 150 nanometroko diametroa du, eta, horri esker, mikrametro eta nanometro mailako neurketak egiteko erabiltzen da.
Bi abantaila nagusi ditu: tenperatura altuak neurtzeko gai da eta ez dauka hutsean lan egin beharrik, orain arteko nanotermometroek bezala. Termometro honen oinarrizko osagaiak karbonozko nanohodi bat eta galioa dira, eta merkuriozko ohiko termometroen oso antzera funtzionatzen du. Tenperatura igo ahala, galioak nanohodian gora egiten du.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia