}

Beira-aparra

1991/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Innolite izeneko material berria sortu dute Bretainiako Rennes-eko unibertsitatean. Beira urtuak 1.000¾C inguruko tenperaturan, nitrogenoa gas forman askatzen du eta horrela beira-aparra lortzen da.

Innolite izeneko material berria sortu dute Bretainiako Rennes-eko unibertsitatean. Beira batzuek tenperatura handitan duten portaera aztertuz aurkitu dute ikerleek. Beira urtuak 1.000¾C inguruko tenperaturan, nitrogenoa gas forman askatzen du eta horrela beira-aparra lortzen da. Hoztu ondoren geratzen den materiala souffle modukoa da.

Renneseko adituek lehengaitzat birziklatutako beira erabili dute (tonak 350 libera edo 7.000 pezeta inguru balio du). Xehetu ondoren aluminio nitruroa eransten zaio eta lortzen den emaitza pomiz harriaren antzekoa da, baina ezaugarri hobeak dituena. Isolatzaile gehienek ez bezala, innoliteak esfortzu mekanikoekiko oso erresistentzia ona du. Ez du surik hartzen, ke toxikorik ere ez du sortzen eta 800¾C-rainoko tenperaturak jasaten ditu. Elementu metalikoekin sandwich moduan muntatuta, suaren aurkako oztopo ona da.

Oraingoz aplikazioak fabriketako tximinien estalkietan, edifiziotako fatxadatan, tutueria industrialetan, itsasuntzi-ekipamenduetan, eta abarretan izango dituela espero dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia