}

Behi bat klonatu dute azaleko zelula batetik

2001/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Txinako Laiyang unibertsitateko Nekazaritza Fakultatean jaio den txekor klonatuak Kangkang du izena. Klona fetu baten epidermisetik erauzitako zelula batetik abiatuta egin dute. Erditzea oso erraza eta azkarra izan zen, 15 minutukoa, gutxi gorabehera. Jaio eta berehala biberoi batez hasi ziren zientzialariak txekorra elikatzen.

Herri horretan beste behi bat ere klonatu zen; behi hura urrian jaio zen, baina, elikadura arazoak zirela eta, 80 minutu besterik ez zuen bizirik iraun. Estatu Batuetan ere, bizirik denbora gutxi iraun zuen behia klonatu zuten Kaliforniako biologo batzuek. Txekorra jaio eta hiru egunera hil zen. Proba horietan garbi ikusi da ugaztunak klonatzea oso esperimentu zaila dela eta, oraingoz, ez dagoela arrakasta bermatzen duen metodologiarik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia