}

Baleak babestu nahian

1991/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Balearen aldeko nazioarteko batzordeak ospatu duen urteroko bilkuran, bale arrantzarako dagoen debekuaren luzamendua mantentzea erabaki du .

Balearen aldeko nazioarteko batzordeak ospatu duen urteroko bilkuran, bale arrantzarako dagoen debekuaren luzamendua mantentzea erabaki du, naturaren babeserako zenbait elkartek egindako eskaerari jaramon eginez.

Naturaren aldeko munduko erakundeak egindako estimazioen arabera Antarktiar ozeanoan dagoen bale kopurua txikiagotzen ari da etengabe. Une honetan 2.000 baino besterik ez dira izango. Hala ere, 1986. urtean indarrean jarritako debekua ez zen 1989. urterarte aplikatzen hasi.

Bestalde, baleen aldeko batzordeak zenbait giza taldek dituen eskubide historikoak babestea erabaki du. Ildo honetan hiru arrantza-kuota mantendu edo handitu dira; batetik, eskimalek 303 balea hartzerik izango dute datozen hiru urteotan, bestetik Groenlandiakoek 148 balea harrapatu ahal izango dute eta azkenik Saint Vincent-ekoek 3 balea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia