}

Balea-jana denontzat

2005/02/25 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Eta baleak desagertuko balira? Orduan, baleak jaten dituztenak janaririk gabe geratuko lirateke. Japoniarren ikerketen arabera, horrelakorik ez da gertatuko, balearen populazioak ez baitaude arriskuan; eta, beraz, lasai asko jaten dute balea-okela; beste batzuen arabera, ordea, balea galtzeko arriskua larria da. Eta, haiekin batera, balea-haragia jaten duten populazioak ere arriskuan daude Hawaiiko Unibertsitateko ikerketa-talde baten arabera.

Balea bat hiltzen denean, gorpua hondoratu egiten da ia beti. Bat-batean, 160 tonako elikagai erraldoia iristen da hondora, han bizi diren espezie askorentzat 'opari' ederra. Alvin izeneko itsaspekoaz behatu dute ondoren zer gertatzen den, eta ikusi dute espezieen komunitate oso bat inguratzen zaiola gorpuari. Irudian ikusten den itsas zizarea (Bathykurile guaymasensis) espezie horietako bat da. Orain zientzialariak kezkatuta daude baleak harrapatzeak horrelakoetan izan dezakeen eraginarengatik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia