}

Bakterioak arropak garbitzeko

2001/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Garbikarien iragarkietan, askotan honelakoak entzuten ditugu: “eta bakterioak, zer?”. Alegia, begi-bistako zikinkeria kendu bai, baina bakterioak oraindik bertan geratzen direla. Etorkizunean, ordea, baliteke alderantzizkoa esan nahi izatea, hau da, lohiak kentzeaz gain bakterioak hil ere egiten dituela eta arazo hori konpondu beharra dagoela.

Izan ere, Massachusetts-eko Unibertsitateko Alex Fowler-ek gidatutako taldeak bakterioak arropetako zikinkeria jateko erabili nahi ditu. Ikerketa egiteko, egun sokak egiteko erabiltzen den kotoi-landare bat aukeratu zuten. Kotoiaren zuntz hutsetan E. coli bakterioa sarrarazi zuten, eta, handik gutxira, zuntza bakterio-kolonia batek hartua zegoela ikusi zuten. Bakterioen geneak aldatu egin daitezke, aukeratutako molekulak jan ditzaten: adibidez, usain txarra sortzen duten molekulak, izerdia osatzen duten molekulak, etab.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia