}

Badago nahiko antxoa?

2004/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

AZTIk Bizkaiko Golkoko antxoaren egoeraren berri jakiteko kanpaina amaitu zuen ekainean, eta orain behin-behineko emaitzak jakinarazi ditu.

AZTIk Bizkaiko Golkoko antxoaren egoeraren berri jakiteko kanpaina amaitu zuen ekainean, eta orain behin-behineko emaitzak jakinarazi ditu.

AZTI

Emaitzak ikusita esan daiteke aurten antxoa-arrautza gutxiago dagoela itsasoan; beraz, biomasa ere —antxoen kilo-kopurua— batez beste txikiagoa dela kalkulatzen da. Beste datu esanguratsu bat ere bada: aurtengo kanpainan, 7.000 tona antxoa harrapatu dituzte arrantzaleek eta kopuru hori, 2003koa baino handiagoa izanik ere (3.000 tona), azken urteetako batezbestekoa baino askoz txikiagoa da (13.000 tona).

Hala ere, dirudienez, itsasoan arrautza gutxiago egotea ez da soilik antxoaren biomasaren araberakoa; ugalkortasun txikia izateak ere eragina du (antxoako jartzen den arrautza-kopurua). Litekeena da hori, besteak beste, itsasoko uren tenperatura baxuen ondorio izatea.

Orain, lehenengo datu horiek antxoa helduekin egingo diren azterketetan baieztatu beharko dituzte ikertzaileek, eta, hala, antxoaren benetako biomasaren datua eskuratu ahal izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia