}

Azukrea kontsumitzen azkarrenak

2007/08/06 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Nektarra jaten duten saguzarrek oso metabolismo azkarra dute. Hegan egiteko, energia asko eta, batez ere, azkar behar dute. Izan ere, biologoen neurrien arabera, saguzar horiek dira ugaztunik azkarrenak azukrea kontsumitzen. Nektarra irentsi eta minutu gutxi batzuetara hasten dira nektarraren azukrea metabolizatzen.

Ondorio horretara iristeko, biologoek nektar berezi bat eman diete saguzarrei, karbono-13 isotopo asko dituen azukrea duen nektarra. Saguzarren gorputzak kontsumitzen duen arte metatzen du azukrea; kontsumitutakoan, karbono dioxidoa askatzen du arnasaren bidez. Biologoek ikusi dute minutu gutxi igarotakoan isurtzen dutela saguzarrek karbono-13 askoko karbono dioxidoa. Horrek oso kontsumo azkarra adierazten du, beste edozein ugaztunena baino azkarragoa.

Argazkia: C. Voidght

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia