}

Azkenean, blue-jet baten argazkia.

2002/03/14 Elhuyar Zientzia

Blue-jet-ak (‘zorrotada urdinak’) ekaitz-lainoetatik gorantz ateratzen diren tximista urdinak dira. Nahiko txikiak zirela uste zen, baina orain arte ez zuten horien irudi edo argazkirik. Irudi hau Puerto Ricoko Areciboko behatokian lortu da. Blue-jet-a ekaitz-laino batean sortu eta ionosferaren beheko mugaraino heldu zen, eta atmosferan 6000 kilometro kubiko bete omen zituen.

Orain arte, hegazkinetako pilotuek bakarrik ikusi ahal izan dituzte fenomeno horiek, lainoek Lurretik ikustea galarazten baitute. Gainera, segundo gutxi irauten duten fenomenoak direnez, horrelako bat filmatzea izugarrizko kasualitatea izan da.

Zenbait adituk proposatu dute tximista horien bidez trukatzen dutela energia Lurrak eta ionosferak; horrela, bien artean dagoen 300.000 volteko energia-diferentzia azalduko litzateke.

Argazkiak: Victor Pasko, Penn State Unibertsitatea

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia