}

Aurrekoari segika

2004/02/16 Elhuyar Zientzia

Prozesionariak edo pinu-beldarrek Euskal Herrian hain ugaria den intsinis pinuan eragiten dituzte izurriterik gehien.

Har hauek eragiten dituzte izurriterik gehien Euskal Herrian hain ugaria den intsinis pinuan. Pinuen artean ilaran mugitzen dira: batek gidatzen ditu, eta beste guztiek aurrekoari jarraitzen diote. Seguru asko, askotan ikusi dituzu; maiz abiatzen dira errepideetan zehar lerro handietan, eta pinuen adarretan algodoi-itxurako habiak eraikitzen dituzte. Ez itzazu uki, urtikaria eragiten dute eta!

Prozesionariak edo pinu-beldarrak dira. Zuhaitz horren hostoak jaten dituztelako hazten dira intsinis pinuan. Gizakiak eliminatu egin nahi izan ditu pinu-sailetan. Euskal Herrian, adibidez, intsektiziden bitartez hiltzeko kanpainak jarri dituzte martxan, baina oso zaila da sits horiek guztiz akabatzea. Egun hauetan erraz aurkitzen dira pinudien ondoko errepideetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia