}

Aurora ikusgarria Norvegian

2010/09/21 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Duela egun batzuk Tromso (Norvegia) hiriaren gainean ateratako argazkia da hau. Protagonista nagusia, ezbairik gabe, aurora koloretsu eta ikusgarria da. Dena den, argazkilariak, bere irudian, sateliteek utzitako hiru arrasto eta hegazkin batek utzitakoa ere jaso ditu. Ondo begiratuz gero, zeruko ikuskizuna behatzen ari den beste pertsona bat ere ikus daiteke argazkian.

Deskarga-fenomenoa da aurora, energiadun elektrodoek poloaldeko goi-atmosferan sartzean eragiten dutena. Eta naturak eskain dezakeen ikuskizunik liluragarrienetako bat da. Normalean, goi-latitudeetan bakarrik beha daiteke (X izpien bidez ere ikusten da espaziotik). Ipar hemisferioan behatzen denari aurora boreal deritzo, eta hego hemisferioan ikus daitekeenari, berriz, aurora austral.

Irudia: Ole Christian.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia