}

Aurora ‘beltzak’

2002/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Europako Espazio Agentziaren Cluster misioak Lurraren eremu magnetikoa aztertzea du helburu, eta azken ikerketetako bat auroren inguruan egin du. Zehazki aurora ’beltzak’ aztertu ditu, auroretan batzuetan ikusten diren hutsuneak. Aurorak Eguzkiak igorritako partikulak atmosferaren goiko geruzatan sartzen direnean gertatzen dira.

Espaziotik Lurrera doan elektroi-fluxua sortzen da, eta guk aurorak ikusten ditugu. Baina hutsuneetan, aurora ‘beltzetan’, justu kontrako fenomenoa gertatzen da; hau da, elektroien fluxua Lurretik espaziora izaten da eta, nolabait, aurora ezeztatu egiten da. Cluster misioak lehen aldiz aztertu du fenomeno hori, eta nola sortzen den, zenbat irauten duen eta altitudearekin nola aldatzen den ikusi ahal izan du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia