}

Astroargazkigintza

2002/03/01 Elhuyar Zientzia

Aurora borealak behin baino gehiagotan aipatu ditugu atal honetan, baina hain ederrak izaki, zailki pentsa daiteke inor gogait dezaketenik. Are gutxiago argazki ederrez jositako web gune baten berria ekartzen digutenean. Aranzadi Zientzia Elkarteko Iñaki Lizasok dozenaka argazki bildu ditu astroargazkigintza deitu duen web gunean. Ortzi sakona, eguzki-sistema eta aurora borealak, urrutiko lurraldeetara egindako espedizioak eta etxe ondoko natura argazkitan ikusi nahi badituzu, segi aurrera.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia