}

Asteroideen arteko ustezko talka baten argazkia

2010/02/04 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Hubble espazio-teleskopioak berriki bidalitako argazki batean X itxurako hauts- edo hondar-multzo bat ikus daiteke, atzean hauts-arrasto luzanga bat duela. Forma eta ezaugarriak aztertuta, Kalifornia Unibertsitateko ikertzaile batzuek interpretatu dute bi asteroideren arteko aurrez aurreko talka baten ondorioz sortu dela.

Astronomoek aspalditik uste izan dute oso ohikoak direla asteroideen arteko talkak, bereziki asteroide-gerrikoan. Izan ere, oso maiz aurkitu dituzte garai batean gertatutako talken arrastoak; alegia, talketan lehertutako asteroideen pusketak. Baina sekula ez zuten bertatik bertara ikusi horrelako talkarik.

Argazkia: NASA, ESA eta D. Jewitt (UCLA)

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia