EHUko ikertzaileak buru dituen azterlan berri baten arabera, mozolo europarraren (Athene noctua) Bizkaiko populazioa % 73 murriztu da azken bi hamarkadatan.
Mozolo europarra hegazti harrapari gautarra dugu, bekain zuri eta begi horiduna. 2022an Espezie Mehatxatuen Euskadiko Katalogoan sartu zen, Zaurgarria kategorian, haren populazioak % 25 inguruko atzerakada izango zuela estimatzen baitzen.
Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ondarearen Zerbitzuak ikerketa bat bultzatu zuen Bizkaiko populazioaren joera zehaztasun handiagoz ezagutzeko. 1998an mozoloak ugaltzen ziren 272 eremu identifikatu ziren, eta 2024an haietatik 55 eremu soilik zeuden okupatuta.
Mozoloaren gainbehera ez da gertaera isolatua; atzerakada nabarmena du penintsula osoan, baina orain arte ez zen zehaztasun horrekin neurtu, bereziki eremu atlantikoetan. Egileen esanetan, atzerakada horrek Bizkaian nekazaritza eta artzantzara bideratutako ekosistemen eraldaketa, abandonua eta degradazioa islatzen ditu.
Irati Diez Virto
Elhuyar Zientzia



