}

Artilez egindako larrua

1993/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Larrua imitatzeko erarik egokiena produktu naturalak erabiltzea dela diote askok, eta horixe egin dute Japoniako Kurabo etxeko injineruek artilezko larrua prestatuta.

Artilea lehenbizi garbitu eta gero oxidazioz disolbatu egiten da. Disoluzioak keratina kontzentrazio handia izaten du eta gero prezipitatu, tindatu eta hauts bihurtzen da. Segidan hauts hori erretxina plastiko bati nahasten zaio. Ondoren, materiala uretara sartu eta zulo txiki asko eratzen zaio materialari eta horiei esker aireak zeharka dezake (transpiraziorako), baina urak ez.

Horrela lortutako materiala ukituta, oso gauza naturalaren sentsazioa sortzen omen du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia