Arratoia moldagarria

1985/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arratoia, jakina da, oso animalia moldagarria dela. Edozein egoerari moldatzen zaio. Arrazoin honengatik, beste batzuren artean, da horren ugaria. Baditu gainera beste zenbait birtute:

    Teorikoki arratoi-bikote batek 20 milioi ondorengo izan ditzake 3 urtetan.
    Bosgarren solairutik jauzia, errebote egiten du eta ez zaio deus ere gertatzen.
    Komuneko-zisternaren ur-zorrotada jasan egiten du.
    Hamar ogerlekoko txanpon baten tamainako zulo batetik sar liteke.
    Bere hortzez berunezko hodi bat zula dezake.
  • Pozoinen aurka autodefentsa mekanismo bat dauka, horiek igertzen laguntzen dutena...

Baten batek pentsatuko balu bonba atomikoz libra gintzazkela honetaz,jai du. Ozeano Bareko Eniwetok ugartean 43 bonba atomiko leherterazi ziren 1940-tik 1960-era. Nahiz eta inguru horietan gizasemeak 25.000 mila urtez bizitzerik izan ez, egun milaka arratoi bizi dira han eta inolako kalterik jasaten dutenik ez dirudi.