}

Armiarmen zeta

1994/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Munduko zetarik gogorrena armiarmek egiten dutena da, New Hampshire-ko Unibertsitateko zoologoen arabera. Horregatik Estatu Batuetako militarrak material hau erabili nahi dute balakontrako jakak egiteko. Zeta-mota hori sintetizatzea oraindik ez dute lortu, egitura ere ezagutzen ez dutelako. Gainera armiarma berak sei zeta-mota desberdin ekoiz ditzake, erabilpenaren arabera.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia