}

Argazki-pelikulentzako eskanerra

1997/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

APS (Advanced Photo System) formaturako lehen eskanerra hedatzen ari da Europan. Japoniako Fujifilm etxeak egina da eta AS-1 du aparatuak izena. Bere eginkizuna argazki-pelikula edo bobinako 25 argazkiak digitalizatzea da, horretarako nahikoa da pelikula eskanerrera sartzea.

Adituek diotenez, Fujifilm-en eskaner honek beste formatuek erabilitako eskaner lauek baino askoz bereizmen handiagoa du. Gero eta profesional gehiago dira APS sistema erabiltzen dutenak. Gainera badu beste abantaila bat: AS-1 eskanerrean digitalizatutako irudiak beste programa batzuen bidez (Photoshop edo Photo Deluxe izenekoen bidez, esaterako) manipula daitezke. 88.000 pta. inguru (3.500 libera) balio du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia