}

AnHitz, zientzia-aditu birtuala

2008/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

AnHitz, zientzia-aditu birtuala
2008/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

2006tik 2008ra garatu den proiektu zabal baten emaitza da AnHitz demoa edo prototipoa. AnHitz pertsonaia birtual bat da, zientzia-kontuetan aditua, gainera. Anhitz-ek euskaraz hitz egiten du. Egiten zaizkion galderak ulertzeko gauza da, eta galderei erantzuteko ere bai. Hortaz, pertsonaia birtual interaktiboa da, zientzian aditua, eta euskalduna.

Galderei erantzuteaz gain, hitz edo termino bat ematen bazaio, gai da hitz hori duten dokumentuak bilatzeko. Zeregin hori betetzeko, Interneteko zientzia eta teknologiako hainbat datu-basetan egiten du bilaketa. Bilaketa eleaniztuna da, euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko loturak bilatzen baititu. Euskarazko dokumentuak bere horretan ematen ditu, gaztelaniazkoak euskarara itzultzen ditu, eta ingelesezkoak jatorrizko hizkuntzan ematen ditu. Nahi izanez gero, testu horiek irakurri egiten ditu sistemak, hiru hizkuntza horietako edozeinetan.

Itxura VICOMTech-IK4 ikerketa-zentroak eman dio, avatar edo pertsonaia birtualak sortzeko daukan teknologiaz baliatuta. EHUko Aholab taldeak eta Robotiker-Tecnalia ikerketa-zentroak, berriz, ahotsaren ezagutzan eta sintesian trebatu dute. Galderei erantzuteko sistema eta Interneteko dokumentuak euskarara modu automatikoan itzultzeko gaitasuna EHUko IXA taldeari zor dizkio. Azkenik, dokumentu eleaniztunak bilatzeko abilezia Elhuyar Fundazioaren I+G taldeak egindako lanaren ondorioa da.

1
248
2008
12
004
Teknologia
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia