}

Amazonas ibaiaren adina zehaztu dute

2009/07/09 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Amazonas ibaia duela 11 milioi urte sortu zen, eta gutxi gorabehera duela 2,4 milioi urte hartu zuen gaur egungo ur-ibilgua. Horiek dira, hain zuzen ere, Petrobas Brasilgo olio-konpainiak egindako azterketa baten emaitza aipagarrienak. Horretarako, Amazonasen bokalean bi zulo egin dituzte.

Lehenengo aldia da Amazonas ibaiaren sedimentu-ohantzearen jatorriaren azterketa egiten dutena. Sedimentuak 10 kilometroko lodiera du. Petrobas konpainiak egindako zulaketa horietan, sedimentu- eta paleontologia-azterketak egin dituzte; zulaketetako bat itsas mailatik 4,5 kilometroko sakoneran dago.

Ikerketa horrek Hego Amerikako paleogeografiaren eta Amazoniako nahiz Atlantikoko kostaldeko itsasoko organismoen eboluzioaren berri izaten lagunduko digu. Halaber, ibaiko sedimentuen azterketak eskualde horretako klimaren eta geografiaren etapa historikoen berri izateko informazioa eskaintzen du.

Irudia: NASA

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia