}

Aita Daviden Oreina (Elaphurus davidiamus)

2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orein berezi honen ale basatirik ez da ezagutzen III. eta IV. mendeetatik. Garai horretan ezagutzen zen populazio bakarra Pekingo Haí-Dze parke inperialean zegoen.

Gutxi gorabehera 1866. urtean Pekingo Enperadoreak Frantziako enbaxadari zenbait banako oparitu zizkion, baina ez zuten asko iraun ezta Europako zooetara bidalitako lehenengoek ere. Azkenik, Europan ugaltzea lortu zen eta gutxi gorabehera 1890. urtean Bedford-eko dukeak Europan jaiotako kumeak Woburn-eko bere soroetan askatu zituen.

Europako zooetan banako isolatuak erakusteaz soilik arduratu ziren, gehiago behar izanez gero, Txinatik ekarri ahal izango zirelakoan; baina hainbat zoritxarren ondorioz bertako populazioa desagertu egin zen eta konturatu orduko beranduegi zen Europan populazio ugalkorra eratzeko; azkenik, espeziea desagertutzat jo zen.

Hala ere, Woburn-eko taldea ederki ugaritu eta egonkortu zen eta sortze hari esker, espezieak oraindik bizirik dirau. Aske bizi diren banakoak ez badaude ere, Europako zoo gehienetan ikusgai daude talde txikiak.

Gaur egun, Txinan naturan askatzeko planak daude; hala ere, ez dago batere argi zein den espezie honen jatorrizko habitata.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia