Ahotsaren agintepean
1988/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Domotikaren aurrerakuntzak uste baino lehenago iritsiko dira segidan ematen dizuegun berriak adierazten duenez.
Frantziako Ingéniérie Technique Industrie izeneko etxeak ahotsaren agindu soilari erantzuten dioten aginte-kutxak aurkeztu berri ditu. TVC1 eta TVC2 izeneko tresna hauek oso egokiak izan daitezke ospitale eta hoteletan dauden tresna arruntak (telebista, argiak, ateak, telefonoa etab.) kontrolatzeko.
Orain duten konfigurazioan kutxek 22 agindu memoriza ditzakete. Hauek beste lau agindu lagungarrirekin eta hamar zifrekin konbina daitezke eta honela kutxen aukerak asko zabaltzen dira. Hala ere, praktikan kutxak dituen konexio-puntuen kopuruak markatzen du muga.
Erabiltzaileek programatzen dituzte kutxaok eta beraien ahotsari bakarrik egiten diote kasu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia