}

Aginduak esku-zeinuekin

1998/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria


Alemanian Duisburg-eko Unibertsitatean eta Imech institutuan makina astunak gidatzeko bide berezia landu dute. Tunelak zulatzeko zazpi metro luzeko makinari keinuak ezagutzeko sistema ezarri zaio. Sare neuronala eta prozedura estatistikoa dira “adimendun” sistema horren funtsa.

Hogei bat pertsonarekin ikastaldia izan du makinak eta dagoenekoz badaki 24 keinu desberdin bereizten, ingurunea edozein delarik ere. Zulatzeko besoak eta aginte hidraulikoak beren lana automatikoki egiten dute, kameraren bidez gidariaren keinuak jaso eta interpretatuta. Ikasitako 24 keinuak ongi interpretatzeko probabilitatea % 93koa da eta 10 keinu ongi interpretatzekoa % 100ekoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia