Ezagutza da txertoa da aurtengo leloa, eta urtero bezala, hurrengoak dira aurkeztu daitezken lanen kategoriak:
- Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria horien irabazleek 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko dituzte.
- Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta eskultura eskuratuko ditu.
- Zientzia Gizartean sorkuntza-bekak. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuen egileek hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute, baita eskultura ere.
Berrikuntza batekin dator aurtengo edizioa: bi sorkuntza beka emango dira baten ordez. Hemen, aurreko urtetan sorkuntza-beka saria jaso duten adibide batzuk:
|
Gainera, azken urteetan egin den moduan, oraingoan ere, NEIKER sari berezia emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta beste sariekin bateragarria da.
Lanak 2021eko otsailaren 12ra bitartean aurkez daitezke honako helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus
Elhuyar Zientzia