Abian dira CAF-Elhuyar sariak

2020/10/07 Elhuyar Zientzia

Abiatu da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea helburu duen sariketa. 

 

Ezagutza da txertoa da aurtengo leloa, eta urtero bezala, hurrengoak dira aurkeztu daitezken lanen kategoriak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria horien irabazleek 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko dituzte.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta eskultura eskuratuko ditu.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-bekak. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuen egileek hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute, baita eskultura ere.

 

Berrikuntza batekin dator aurtengo edizioa: bi sorkuntza beka emango dira baten ordez. Hemen, aurreko urtetan sorkuntza-beka saria jaso duten adibide batzuk:

 

 

Gainera, azken urteetan egin den moduan, oraingoan ere, NEIKER sari berezia emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta beste sariekin bateragarria da.

Lanak 2021eko otsailaren 12ra bitartean aurkez daitezke honako helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus 

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia