
60.000, urtero
60.000 bale, izurde eta mazopa baino gehiago hiltzen dira urtero sareetan korapilatuta. Estatu Batuetako Ozeanoko Politika Batzordeak argitaratu ditu datuak, uztailaren amaieran egindako bilkuran. Kalkuluak egiteko, Estatu Batuetako datuetatik abiatu dira eta estrapolazioa egin dute, mundu osoan arrantzatzen den arrain-kopuruaren arabera.
Informazio gehiago:
Cetacean Bycatch Resource Center
Elhuyar Zientzia







